|
|
Joan Santuen parrokia
Joan santuen eliza, estilo barrokokoa, Bilboko Zazpi Kaleetako Gurutze kalean kokatzen da. Jesusen Lagundiak hasi zuen berau eraikitzen 1622.ean, Domingo Gorgollak egindako dohaintza bati esker. Lanak Ramirez Aita jesuitaren zuzendaritzapean egin ziren. 1624.ean, Martin IbaƱez Zalbide maisu harginak hartu zuen esku lan hauetan. Jesusen Lagundiaren artxiboan den dokumentazioaren arabera, Henao aitak testifikatzen du ezen, 1636.ean, parrokia amaituta dagoela oso-osorik. Hala eta guztiz, tenpluaren behin betiko eraiketa ez zen 1675. arte amaitu. |
|
|