Arkitektura

txuria home home

marra

Kursaal jauregia

Izena: Kursaal jauregia
Lekua: Donostia
Estiloa: Garaikidea
Data: XX. mendea
Funtzioa: Arkitektura zibila
lekua Kursaal
Kursaal Jauregia Donostiako auditorioa eta biltzar jauregia da, Rafael Moneo arkitekto tuterarrak eraikia. 1999 urtean inauguratu zen. Auditorio, Ganbara areto, erakusketa gela eta areto erabilera-anitzez osaturik, bertan dute egoitza nagusia Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak ala Musika Hamabostaldiak besteak beste.   plus


marra

Santa Maria eliza

Izena: Santa Maria eliza
Lekua: Lekeitio
Estiloa: Gotikoa
Data: XV. mendea
Funtzioa: Arkitektura erlijiosoa
lekua Santa Maria
Santa Maria eliza herriaren muturrean kokatzen da itsasbazterrean. Zonalde horretan, herriaren gune historikotik bereizita XIX. mendeko zabalgunea gertatu arte, hiribilduaren defentsarako eraikuntzak altxatzen ziren. Parrokiaren fabrika XV. mendearen bigarren erdikoa da. Hareharriz egindakoa, gotiko berantiarra deritzogu bere estiloari.   plus


marra

Koruko Andra Mariaren basilika

Izena: Koruko Andra Mariaren basilika
Lekua: Donostia
Estiloa: Gotikoa
Data: XVIII. mendea
Funtzioa: Arkitektura erlijiosoa
lekua Koruko Ama

Donostiako alde zaharreko kale Nagusiak eta Abuztuak 31 kaleak bat egiten duten tokian aurkitzen da Gipuzkoako hiriburuko elizarik garrantzitsuena. Hiriak bizi izan dituen gorabehera guztien lekuko izan den Santa Maria elizaren inguruan egiten zuten beraien bizimodua donostiarrek.   plus


marra

Zumetxagako San Migel baseliza

Izena: Zumetxagako San Migel baseliza
Lekua: Mungia
Estiloa: Erromanikoa
Data: XIII. mendea
Funtzioa: Arkitektura erlijiosoa
lekua Zumetxaga
Zumetxagako San Migel baseliza Mungian dago, Larrauri auzoan eta Jata mendiaren maldan, eta XII. mende bukaeran edo XIII. mendearen hasieran altxatu zuten eraikina da, estilo erromaniko berantiarrean.   plus


marra

Tola jauregia

Izena: Tola jauregia
Lekua: Elorrio
Estiloa: Barrokoa
Data: XVII. mendea
Funtzioa: Arkitektura zibila
lekua Tola
XVII. mendeko arkitektura zibilaren esparruan, eta zehazki barrokoa bezala izendatzen dugun estiloan, jauregia izan zen eraikin eredu nabarmenetako bat. Tipologia honetan, Bizkaiko lurraldean, adibide garrantzitsuak aurkitzen dira, esate baterako, Elorrio hiribilduan. Elorrioko adibideen artean Tola jauregia eraikin interesgarrienetako bat da. Elorrioko bidegurutze batean kokatzen da, Arkitekto Kapelastegi, San Vicente eta San Juan kaleen artean, hain zuzen ere. Jauregiko orubea leku pribilegiatu batean aurkitzen da, izan ere, landa inguruek eta Orrio errekak mugatzen dute kokalekua, hiribilduko sarreran.   plus


marra

Eunateko Andre Mariaren eliza

Izena: Eunateko Andre Mariaren eliza
Lekua: Elorrio
Estiloa: Erromanikoa
Data: XII. mendea
Funtzioa: Arkitektura erlijiosoa
lekua Eunate
Gares eta Arrizabalagaren arteko errepidean eta Robo ibaiaren ertzean kokatua, Somportetik eta Orreagatik zetozen Bidearen bi adarrak elkartzen diren puntutik oso gertu dago Eunateko baseliza ederra, Done Jakue Bideko osagai garrantzitsua. Lautada baten erdian agertzen da, erabat isolaturik, eta Torres del Rioko Hilobi Santuko elizarekin erlazionatua dagoela ematen du, bai bere funtzioan, baita morfologian ere.   plus


marra

Eskoriatza-Eskibel jauregia

Izena: Eskoriatza-Eskibel jauregia
Lekua: Gasteiz
Estiloa: Errenazentista
Data: XVI. mendea
Funtzioa: Arkitektura zibila
lekua Eskoriatza-Eskibel
Eraikuntza eder hau arkitektura zibil berpizkundearen adibiderik bikainenetakoa da, XVI. mendearen erdialdean altxatu zuten eta Gasteizko hirigune historikoan, goiko aldean, kokatzen da, Frai Zacarias Martinez kalean. Eraikina Ingalaterrako Enrike VIII. medikua izan zen Fernan Lopez Escoriaza jaunaren babespean eraiki zen. Gaur egun uste da Luis de Vega errege arkitektoari eman zitzaiola jauregia altxatzeko ardura eta bertako langileek egin zutela lana.   plus


marra

San Adrian Markesaren jauregia

Izena: San Adrian Markesaren jauregia
Lekua: Tutera
Estiloa: Errenazentista
Data: XVI. mendea
Funtzioa: Arkitektura zibila
lekua San Adrian
Euskal Herriko lurraldean berpizkunde estiloa XVI. mendean garatu zen. Mende honen hasieran elementu gotikoekin batera agertu zen eta azkeneko hamarkadetan barrokoak baztertu zuen, hortaz, esan daiteke tarte labur batean soilik garatu zela berpizkundea. Hala eta guztiz ere, aldi honetako adibide onak eta esanguratsuak ditugu lurralde osoan eta esparru artistiko guztietan.   plus


marra

Salbatore deunaren eliza

Izena: Salbatore deunaren eliza
Lekua: Getaria
Estiloa: Gotikoa
Data: XVI. mendea
Funtzioa: Arkitektura erlijiosoa
lekua Salbatore
Getariako San Salbatore eliza Euskal Herriko arkitektura gotikoaren eredu eta adibiderik onenetakoa da. Areazko harrietan eraikia, monumentu nazional izendatu zen 1895.ean. Parrokia hiribilduaren ipar aldean kokatzen da, arrantza-portutik oso gertu. Absideari loturiko tartearen azpitik, puntu erdiko pasabidea dago, kale nagusia eta portu-aldea komunikatuz.   plus


marra

Joan Santuen parrokia

Izena: Joan Santuen parrokia
Lekua: Bilbo
Estiloa: Barrokoa
Data: XVII. mendea
Funtzioa: Arkitektura erlijiosoa
lekua Joan Santuen eliza
Joan santuen eliza, estilo barrokokoa, Bilboko Zazpi Kaleetako Gurutze kalean kokatzen da. Jesusen Lagundiak hasi zuen berau eraikitzen 1622.ean, Domingo Gorgollak egindako dohaintza bati esker. Lanak Ramirez Aita jesuitaren zuzendaritzapean egin ziren. 1624.ean, Martin IbaƱez Zalbide maisu harginak hartu zuen esku lan hauetan. Jesusen Lagundiaren artxiboan den dokumentazioaren arabera, Henao aitak testifikatzen du ezen, 1636.ean, parrokia amaituta dagoela oso-osorik. Hala eta guztiz, tenpluaren behin betiko eraiketa ez zen 1675. arte amaitu.   kursaal